Proposamen faltagatik, ez da hipika jaialdirik eginen Ziudadelan

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko eka. 1a, 13:00

Navarra Sumak aurreko urtean egindako jaialdiaren “arrakasta” azpimarratu duen arren, enpresen interes faltak atzera egitera behartu ditu.

Iruñeko Ziudadelan ez da hipika jaialdirik eginen aurten. Navarra Suma antolatzen ahalegindu da, baina ez dute proposamenik jaso. Enpresek ez dute interesik. Hala jakinarazi zien atzo Maria Caballero zinegotziak oposizioko taldeei herritarrekiko harremanetarako batzordean.

Udaleko oposizioko taldeek urtarrilean eskatu zioten Navarra Sumari atzera egin zezan, baina “arrakastatsua” izan zela azpimarratu du beti eskuineko hirukoak. Hamar egunez luzatu zen iazko hipika txapelketa. Tartean 200 zaldiez gain, dozena bat kamioik zapatu zuten gaztelugibeleko belardia, irailean. Ziudadelako hobiak nabarmenki kaltetuta geratu ziren, eta 300.000 euro gastatu zituen udalak. 

Ekitaldiaren aurkezpenean Navarra Sumak azaldu zuen etorkizunerako sanferminetarako eredua ezarri nahi zuela jarduerarekin: "Turistikoki bisitari profil interesgarria erakarriko dute".

Iruñeko Udaleko Herritarren Gaietarako Batzordeak adierazpen bat zuen iazko azaroan, "Maria Caballero Gizarte Zerbitzuetako eta Gizarte Ekintzako zinegotziaren kudeaketa gaitzesteko, kudeaketa makurragatik eta gardentasun faltagatik".  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!