Datorren astean ekoizpena eten eginen dute Landabengo Volkswagen lantegian. Astelehenetik ostiralera ixtea aurreikusi du zuzendaritzak. Ostegunean, langileen ordezkariekin bilduko dira, eta hor berretsiko dute behin betiko erabakia.
Zuzendaritzak COVID-19ak Txinan duen eraginari egotzi dio itxiera, fabrikazio-planta asko ixtea eragin baitu. Uztailean eta abuztuan ez da aldaketarik aurreikusten.