2.000 pertsona lagundu dituzte, eta hezkuntza eta osasun alorreko 4.000 profesional hezi dira elkarteko profesionalekin batera. Horiek dira elkartearen bi oinarriak: doluan diren pertsonei laguntza terapeutikoa eskaintzea eta horren gaineko sentsibilizazioa hedatzea. Oraindik ere heriotza eta dolua tabua direla uste dute elkartean, eta ezagutza falta zaiola gizarteari.
Elkartearen urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatuko ditu elkarteak. Ekainaren 11an elkartearen eguna eginen dute. Sarasate pasealekuan doluaren testigantzak bilduko dituen erakusketa bat jarriko dute, eta bermu solidarioa izanen da ondoren Nuevo Casinon. Atarrabiako abesbatzak, Los Tenampas eta In Tempore abesbatzak bat egin dute deialdiarekin.
Urteurrena ospatzeko ekitaldiak, ordea, urte guztira luzatuko dira. Urrian zenbait kontzertu izanen dira. Goizargi elkartearen atarian kontsultatu daiteke egitaraua.