Ekaitz Goikoetxeak ‘Balio erantzia’ aurkeztuko du gaur, Iruñean

Euskalerria Irratia 2022ko mai. 30a, 07:12
Ekaitz Goikoetxea, artxiboko irudi batean.

Ekaitz Goikoetxeak Balio erantzia liburua aurkeztuko du gaur, 19:00etan, Iruñeko Kale Nagusiko Katakrak liburu dendan.

Arlo asko landu dituen sortzailea da Goikoetxea. Bertso mundutik hasi zen eta, azken urteotan, bertso-paperak eta aforismoak lantzen aritu da, bai eta sari mordoa irabazi ere. Horrez gain, "Trans-formatzen" dokumentalaren egile izan da Garazi Zabaleta eta Aitor Lanasekin batera, eta Huntza taldearentzat hainbat abesti idatzi ditu. Gaur egun, Popatik bandako kide da, Kimua Dantza Kolektiboko dantzariekin GenEroa emanaldia ondu du, eta Josu Maroto marrazkilariarekin Balio erantzia erakusketa aurkezten ari da herriz herri. Aforismo liburu batekin datorkigu oraingoan, berezkoa duen zorroztasun eta sentikortasuna lagun.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!