Biba voi: Dario Fo eta Franca Rame akorduan ikuskizuna irakurketa dramatizatu bat da, Tartean Teatroa konpainiak ekoitzia. Euskarara ekarritako dramaturgo italiarraren testuak baliatuz, Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenaga aktoreek hainbat pertsonaia gorpuzten dituzte, batzuetan antzeztuz eta beste batzuetan irakurketa dramatizatua eginez. Ikuskizunean zehar egileei buruzko hainbat argibide eskaintzen dituzte, dramaturgo italiarrek egiten zuten modura: Dario Foren eta Franca Rameren ibilbidea, pertsonalitatea, lanak, ideologia, gizartea edota bizitzarekiko konpromisoa.
Honako hauek dira 40 minutu irauten duen ikuskizunean langai dituzten testua:
MISTERIO BUFO
Lazaroren berpizketa: Patxo Telleriak eskaratua.
Eroa eta Heroia: Jose Mari Carrerek euskarara ekarria.
FRANCA RAMEREN BAKARRIZKETAK
Andrea bere bakardadean: Mikel Martinezek euskaratua.
Andre guztiok daukagu istorioa bera: Xabi Paiak euskaratua.
Anarkista baten ezusteko heriotza: Jon Aurrek euskaratua.
Adan eta Eva: Jose Ramon Utretxek euskaratua.