Doluan laguntzeko eta gizartea sentsibilizatzeko jaio zen Goizargi elkatea duela 20 urte. Erakunde txikia zen orduan, baina hogei urte hauetan nabarmen hazi da. 2.000 pertsona lagundu ditu eta hezkuntza eta osasun alorreko 4.000 profesional hezi ditu. Urte hauetan gizartea ere hezi da doluaren prozesuan, baina egitekoak badira oraindik. "Heriotzak beldurtzen gaitu, doluak beldutzen gaitu, minak beldurtzen gaitu", azaldu du Rakel Mateo elkarteko sortzaileak.
Ekainaren 11an elkartetik igarotakoekin ospakizun eguna antolatu dute. Sarasate pasealekuan doluaren testigantzak bilduko dituen erakusketa bat jarriko dute eta bermut solidarioa izanen da ondoren Nuevo Casinon. Atarrabiako abesbatzak, Los Tenampas eta In Tempore abesbatzak bat egin dute deialdiarekin.
Urteurrena ospatzeko ekitaldiak, ordea, urte guztira luzatuko dira. Urrian beste zenbait kontzertu izanen dira.