Erre Produkzioak taldeak ekoitziriko Fake begiari tranpa antzezlana taularatuko dute gaur ilunabarrean, Gaiarre antzokian. David Caiña da antzezlanaren egilea, eta hark berak eta Gorka Minguezek zuzendu dute. Antzezleen artean daude Leire Ucha, Aitor Fernandino, Iraitz Lizarraga eta Lorea Intxausti.
Fake anglizismo bat da eta gaur egun eremu digitalean erabiltzen da faltsua edo errealitatearen kopia bat izanik, egiazko bezala erakusten den orori erreferentzia egiteko. Eta hain justu familia fake bat da antzezlan hone nabiapuntua.
Lucía eta Celia, ahizpak; Xabier, Celiaren senarra; Pablo, Lucíaren semea; eta Uxue, bere lehengusina; denak, gelditzen zaien bizitza osoaren lehen eguna dela ospatzen ari dira. Baina ospakizun hau begiari tranpa bat baino ez da. Amama, benetako kanpaien aurretik ohera eramateko plantak egiten ari baitira. Baina behin amama lo dagoela, guztiak benetan diren bezala joka dezakete. Eta momentu hortan bertan hasten dira arazoak.