Xipri Arbelbideren Euskarazko lehen irratia, Gure Irratia liburuaren aurkezpena atzeratu behar izan dute, osasun arazoak direla kausa. Gaur zen egitekoa, 20:00etan, Antsoleaga karrikako Zaldiko Maldiko elkartean. Ekainaren 8an eginen dute, ordu eta leku berean.
Arbelbiderekin batera aurkezpen mahai-inguruan parte hartuko dute Irulegi Irratiko erratari Maria Agnes Gorostiagak, Xorroxin Irratiko erratari Julen Zelaietak eta Euskalerria Irratiko sortzaile eta zuzendari ohi Mikel Bujandak. Solasaldia Euskalerria Irratiko kazetari Reyes Ilintxetak gidatuko du.