Aldaz Anaiak zurginak hasi dira 2022ko entzierroetarako hesia jartzen

Aurten ohi lehenago hasi dira muntatzen entzierroko hesiak, Santo Domingo aldaparen hasieran Parmako gotorlekua berreskuratzeko egiten ari diren lanak direla kausa. Kazetariz eta iskmin hadi batez inguraturik ekin diote lanari zurginek. Muntaketa lanek uztaila hasierara arte iraunen dute.

2022ko Sanferminetarako 42 egun falta direnean, Garesko Aldaz Anaiak zurgindegiko langileak hasi dira entzierroaren 900 zutoin eta 2.700 oholak jartzen. Santo Domingo inguruan hasi dira lanean, baina ikuiluetan sartu gabe; izan ere, ikuiluen eremuan, Parmako Gotorlekuko harresia berreskuratzeko lanean ari baitira. Gotorlekuko lanak amaitzen dituztenean, inguruko hesiak moldatu beharko dituzte, eta horregatik hasi dira aldaztarrak ohi baino lehenago lanean. Pandemiaren aurretik, ekainaren 1ean hasi ohi ziren hesiak paratzen. Aurten, uztailaren lehendabiziko astera arte ariko dira lanean, entzierroko 878 metroko -eta entzierrotxoko 440metroetako hesiak jartzen.