Iseo, Ben Yart, Goxuan Salsa edota Sara Goxua, sanferminetako egitarau ofizialean

Euskalerria Irratia 2022ko mai. 24a, 12:23

Egitarau ofizialeko bi agertoki nagusietan izanen diren artista eta musika-ekitaldiak ezagutarazi ditu gaur Iruñeko Udalak. Nogen, Doctor Deseo, La MODA, Lola Indigo eta Ptazeta daude horien artean.

Hamabi musika-proposamenek osatuko dute Foruen Plazako gauetako egitaraua. Horien artean, bi musikari nafarrenak dira. Uztailaren 8an, Iseo & Dodosound talde iruindarra igoko da oholtzara.

Uztailaren 11an, berriz, Ben Yartek jarriko dio soinu banda gauari.

Uztailaren 6ko gauean, Lola Indigo arduratuko da Foruen Plazako agertokia berriz irekitzeaz, pandemiak eragindako bi urteko parentesiaren ondotik. Ptazeta kanariarra, Ms. Nina, Doctor Deseo, Nogen, Ciudad Jara, La Oreja de Van Gogh, Fernando Costa, La MODA eta Camela taldeek osatuko dute kartela.

Bertakoak, Konpainian

Konpainia Plazan, gauez berriro jazzaren eta munduko musiken aldeko apustua eginen du udalak. Arratsaldeetan, aldiz, agertoki horretan bertako musika eskainiko dute . JazzFerminen proposamenen artean, Pedro Iturralde 2020an hil zen saxofoi-jotzaile nafarrari omenaldia eginen diote. Kontzertu berezia izanen da, eta bertako artistek ez ezik Dorah Carter abeslari amerikarrak parte hartuko dute. David Murray, Sean Clapis edo Harlem Gospel Travelers eta Eli Paperboy Reeden emanaldiak ere izanen dira gozagai bertan.

Konpainian ariko diren beste artista batzuk Andrea Santiago, Javi Robles, Los Ácido, Iratxe, Katanga Dub edo Guarimba izanen dira. Ostiralean, berriz, Goxua`n Salsa taldea igoko da oholtzara.
 
 
Egun bat geroago, Sara Goxua eta Señoraren txanda izanen da, Iruñeko eszenanako dj adierazgarrienetako birena, alegia.
 
 

Egitaraua eta ordutegiak

Foruen Plaza

Uztailak 6

  • 23:30 Lola Índigo

Uztailak 7

  • 23:30 Ptazeta
  • 1:00 Ms. Nina

Uztailak 8

  • 23:30 Iseo & Dodosound
  • 1:00 Doctor Deseo

Uztailak 9

  • 23:30 Nøgen
  • 1:00 Ciudad Jara

Uztailak 10

  • 23:30 La Oreja de Van Gogh

Uztailak 11

  • 23:30 Ben Yart
  • 0:30 Fernandocosta

Uztailak 12

  • 23:30 LA M.O.D.A.

Uztailak 13

  • 23:30 Camela

Konpainia plaza

Uztailak 6

  • 19:00 Nicolette All Stars & Lauer

Uztailak 7

  • 23:30 Trojan Soundsystem
  • 20:00 Katanga Dub

Uztailak 8

  • 23:30 Goxua`n Salsa
  • 20:00 Guarimba

Uztailak 9

  • 23:30 Eliades Ochoa: Star of Buenavista Social Club
  • 19:00 Señora & Sara Goxua

Uztailak 10

  • 23:30 Harlem Gospel Travelers feat. Eli Paperboy Reed
  • 20:00 Javi Robles

Uztailak 11

  • 23:30 Sean Clapis Brooklyn Trio & Antonio Serrano
  • 20:00 Iratxe

Uztailak 12

  • 23:30 Deborah Carter meets Pamplona Jazz 4t Pedro Iturralde Tribute
  • 20:00 Andrea Santiago

Uztailak 13

  • 23:30 David Murray & Marta Sanchez
  • 20:00 Los Ácidos

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!