Bihar abiatuko dira Iturramako jaiak, baina txupinazoa ostiralean jartuko dute, kirolari ezagunen eskutik. Unai Laso pilotariak, Unai Garcia futbolariak eta June Aldaregia eta Aida Torado piraguistek piztuko dute txupina, ELA gaixotasuna duen Alberto Armendariz Txapelarekin batera. Suziria lehertzearekin batera denetarik izanen da Bulebar plazan ezarri duten jai gunean.
Festen antolakuntzaren ardura Jai Batzordeko talde eragileko hamabost kideek hartu dute beren bizkar, baina beste hainbat elkarteren laguntza jaso dute: Anfas, Aspace, ADC Ciudadela eta Animalien Babeserako Fundazioak, ikastetxeek eta 70 denda eta taberna inguruk.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!