Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Julio Soto gaur, Iturraman

Euskalerria Irratia 2022ko mai. 18a, 07:30
Julio Soto, artxiboko irudi batean.

Iturramako festen aurreko kultur astearen barruan, bertso saioa eginen dute gaur, 19:30ean, auzoko civivoxean

Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina bigarrenez ariko dira elkarrekin Iruñean oso denbora gutxian; izan ere, joan den ostegunean bertso afaria izan zuten Irrintzi Peñan. Lujanbio, gainera, aste honetan bertan, asteartean, Iruñeko Gazteluko plazako Laba elkartean izan zen, rr #5 marra ikuskizunarekin. Haiekin batera Julio Soto ariko da. Inork motorrak berotu nahi baditu arratsaldeko saiora begira, Bertsozale.eus atarian, hirurok 2015ean Auritz Jaialdian elkarrekin abestu zuteneko grabazioa topatu dugu.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!