‘Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiago’ antzezlana gaur, Iruñean

Euskalerria Irratia 2022ko mai. 18a, 07:21

Kamikaz kolektiboak eta Ttak taldeak Nafarroako Antzerki Eskolan taularatuko dute, 19:00etan

Kamikaz kolektiboak eta Ttak antzerki taldeak ondutako antzezlanean, hainbat galdera planteatzen dituzte, inposaturiko kortse sozial inposatuei buruzko gogoeta hauspotzeko. Hiru emakume arratsaldero meriendatzeko elkartzen dira. Pasta, azukre eta pasteltxoz betetzen dituzte gorputzak, beraien egunerokotasunaz mintzatzen diren bitartean. Eta hortik planteatzen dituzte galderak Kamikaz kolektiboak eta Ttak taldeak: emakumeok ba ote dakite haien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz istorioa? Istorioa kontatu diguten bezalakoa da?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!