Goizaldean piztu da sua. Suhiltzaileen iturriek baieztatutakoaren arabera, taberna barruan gatazka izan omen duen pertsona batek, zerbitzatu nahi izan ez diotelako haserre joan da eta behin Zuriza itxita zegoela, koltxoi bat jarri du atean eta su eman dio. Garrek batez ere, tabernaren aurrekaldea eta sarrera kaltetu dute, barrukaldean kea sartu bada ere, kalteak ez dira oso larriak. Sutearen ustezko egilea atxilotu du Iruñeko udaltzaingoak.
Zuriza taberna sutan, nahita eragindakoa izan da. pic.twitter.com/4LgKnRTnds
— Loilurtze (@loilurtze) May 17, 2022