Pasa den urteko ekainean, Gazte Komunistak erakundeak, etxebizitza espekulazioaren kontrako protesta ekintza egin zuen Donibane auzoko inmobiliara batean. Bertan zen, beti bezala, Iñigo Orduña, Ahotsa.infoko kameralaria, protesta jarraitzen. Bertaratutako udaltzainek haren kontra egin zuten, haien aurpegiak grabatzea eta irainak egotzita. "Salaketak ez du zentzurik" azaldu du Iñigo Orduñak, "Eskerrak dena grabatuta dudan eta poliziek diotena gezurra dela erakusten duen". Udaltzainek gainera, aurpegia estalita joatea leporatu diote Ahotsa.info-ko erreportariari. "Bai, aurpegia estalita neraman, garai horietan derrigorrezkoa zen musukoarekin" azaldu du Orduñak, "Ez nuen kutsatu nahi gainera", gaineratu du txantxetan.
Orduñak berak grabatutako bideoa eskutan, salaketa bertan behera uztea eskatu dio Iruñeko Udalari Ahotsa.info-ko abokatuak. Iñigo Orduñak, bere lanaren kontrako jazarpena salatu du, "Enegarren aldia da Mozal Legea eskutan salaketa jartzen didatela" azaldu du,"Herri mugimendu eta eragileei ahotsa eta ikustarazpena ematea ekidin nahi dute salaketa hauekin".