Anai Gambrak eta Mikel Urrutiak osatzen dute Hutsun txalaparta taldea. Zazpi urteko ibilaldi luzearen ondotik, haien lehen diskoa grabatu dute: Baratzean. Egurrezko zein harrizko txalapara erabilita, 13 kanta bildu dituzte. Horietako batzuetan txalaparta besterik ez da entzungai. Beste batzuetan, beste zenbait musika tresnarekin uztartu dute. Gaurko kontzertuan, diskoko kantuak eskainiko dituzte, ohi dutenez, modu didaktikoan, ikusleentzako azalpenak tartekaturik.