Osasunak gaur jarri ditu salgai iganderako partiradako sarrerak. Taxoare utzi, eta Sadarren jokatuko dute gorritxoek hurrengo partida. Ez edozein. Liderra hartuko dute etxean, eta lidergoa eta lehenengo mailara igarotzea izanen dute jokoan Osasunak eta Espayolek.
Bazkide eta kideentzako erosketa aurreratuan 7.365 sarrera saldu dira. Publiko orokorrak hamabost euroan eskuratu ditzazke orain sarrerak, osasuna.es atarian. 12:00etan izanen da norgehiagoka.