Sunsundegi enpresako 250 langileek bizi duten egoera “larria” ezagutarazteko Nafarroako Parlamentuan lan saioa egiten saiatu ziren langile batzordean gehiengoa duten LAB, ELA eta CCOO sindikatuak, Navarra Sumak eta PSNk, baina, ez zuen ahalbidetu.
Parlamentuan talde parlamentarioei zuzendutako dokumentu bat erregistratu dute. Bertan Sunsundegui enpresak bizi duen egoera azaldu diete parlamentariei. Sektorean lana dagoen arren, 2013tik ez du irabazirik izan. Orain aldi baterako erregulazio espediente mehatxupean dira langileak. Egoera honen aurrean, bideragarritasun plan bat behar duela uste du LABek.
Bi aldiz erreskatatu du Sodenak Sunsundegi enpresa. 2012an, esaterako, 30 milioi euro “barkatu” zizkion eta ia 50 langile kaleratu zituzten. Duela gutxi 8,9ko mailegu bat jaso du, erdia COFIDES funtsak emana, eta sindikatua beldur da ez ote den gertatutakoa errepikatuko.