Zenbait adibide eman ditu Steilasek erlijioari dagokionez Geroa Baik dituen “kontraesanak” erakusteko. Navarra Sumak, Geroa Bairen botoekin, gaur onartutako erlijioko irakasleen kontratua mantentzeko legea onartu du gaur. “Koldo Martínez senatariak 2022ko apirilean galdetu zion Espainiako gobernuari ea noiz onetsiko zuen Estatuko laikotasuna eta erlijioekiko neutraltasuna bermatzeko legea”, gogorarazi dute. “Diotenez, eskola eta estatua laikoak nahi dituzte, baina agintzen dutenean edo bozkatu behar dutenean, erlijioko irakasleen alde lerratzen dira beti, gainerako irakasleen kaltetan”.
Aurreko legegintzaldikoa da bigarren adibidea.Akordio programatikoan erlijio saioak murrizteko konpromisoa jaso zuten. “Baina 2018an, Hezkuntza kontseilari Maria Solanak, erabaki zuen saio kopurua bere horretan uztea, gobernukideen irizpidearen kontra”, azaldu du Steilasek.
Erlijioko irakasleen legearen bitartez Artzapezpikutzak “hatzez” ezarritako langileak besteen gainetik ezarriko dituztela uste du sindikatuak. "Eskubide gehiago dute langile horiek?".