Zabalguneko harresiei buruzko hitzaldia, Javier Mangadoren eskutik

Euskalerria Irratia 2022ko mai. 12a, 07:45

19:00etan hasiko da, Zabalguneko civivoxean.

Javier Mangadok Iruñeko Zabalguneko harresiei buruzko hitzaldia eskainiko du gaur 19:00etan, Zabalguneko civivoxean. Izenburua: Zabalguneko harresiak: zer den, zer izan zen eta zer izan zitekeen. Mangado biologoa da, Fisika eta Kimika irakasle erretiratua eta Euskalerria Irratiko kolaboratzailea. “Iruñeko herresi-barrutiaren hegoaldean barna ibiliko gara”, iragarri du. Hegoaldeko gotorleku guztiak eraitsi ziren Zabalgunea eraiki ahal izateko; hau da, Telleriako Portaletik (Estafeta karrikaren bukaeratik hurbil) Ziudadelara bitarteko guztiak. Eraitsita ere, aztarna utzi zuten, bai lurpean, bai plano zaharretan. Era berean, bestelako defentsa-elementu proiektatuak baina egin gabeak ezagutuko dituzte bisitan. Horiek egin izatera, ezinezkoa izanen zen Zabalgunea egun ezagutzen dugun bezala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!