Erik Berganza abeslari bizkaitarrak (Balmaseda, 1989) egun Iruñean bizi da eta AEKn euskara eskolak eskaintzen ditu. Abereh izenarekin dihardu, bakarlari bidea hasi zuenetik. Aurretik, Hartzak Blues Band eta Estrucalla taldeetan aritua zen. Egun, Onki XIn taldeko kide ere bada. Bakarlari moduan, 2021ean, Joan-etorrian bere lehen diskoa plazaratu zuen.