Duela hamar egun gertatu zen, apirilaren 30ean, Nafarroako Volkwageneko instalazioetan aparkatuta bere kamioian hilda aurkitu zuten garraiolari bat. Aurkitu zuten, ez baitziren haren bila joan trailerrera. "Katean piezak falta ziren. Garraiolaria geo-lokalizatu zuten, eta topatu zuten kamioian. Pengarria da garraiolariek egoera horiek bizitzea", adierazi du Hiru sindikatuko Jon Altunak.
Estatistikak murrizteko asmoz, heriotza naturaltzat edo errepidean gertatuko istriputzat hartzen dira garraiolarien heriotzak, eledunak ohartarazi duenez. Argi adierazi du, ordea: "Lan istripuak dira, eta enpresaren ardura da zaintzea berarentzat lan egiten duten langileen segurtasuna eta osasuna".
Garraiolarien istripu gehienak sufritzen dituzten lan baldintzen ondorio dira, sindikatuen iritziz; eta tentsioak eta estres maila altuak sortutako gaitz kardiobaskularren intzidentzia kontuan hartzeko galdegin dute. Sektore guztiak kontuan izanik, aurten, Nafarroan bost pertsona zendu dira beharrean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!