"Beti Bezala" kartelak iragarriko ditu 2022ko Sanferminak

Euskalerria Irratia 2022ko mai. 9a, 11:52

Olaia Merino iruindarrak egin du diseinua. Herritarrek emandako bozken %20a jaso du afixak. 8.191 iruindarrek parte hartu dute aurtengo bozketan.

"Herritarren poztasunari eman diot protagonismoa" azaldu du Olaia Merinok afixaren aurkezpen prentsaurrekoan, "Askotan alboratzen bagaitutze ere, Sanferminetako protagonista nagusienak iruindarrak garelako". Pandemiaren geldiunea ere erakutsi nahi izan du diseinatzaileak kartelean. "Beti bezala itzuli daitezelaren desira dugu guztiok, elkarri lotuta eta elkarrekin besarkatuz" adierazi du Merinok. Bi aste hauetan jasotako 8.191 bozketatik 1.603 Olaia Merinoren afixarendako izan dira. Aurten inoiz baino herritar gehiagok parte hartu dute bozketan.

Karteleko protagonista diren irudi modernistek San Fermin jaietako jendetza irudikatzen dute, beti bezala '(euskaraz) zorion eta kolore harmonia aurea sortzen duena. Kartelaren estetikari esker, 30eko hamarkadako karteletako irudi pertsonal bat ikus daiteke. Nabarmentzekoa da izaera dinamikoa duela, eta parte-hartzaileen artean aniztasuna dagoela. Antzezlanak festaren funtsa irudikatzen du, jendea ondo pasatzen ari dela. Dantza eta alaitasuna daude, mugitzen ari diren pertsonen irudia eta jai-giroko akonpainamendua. Kolorea ere oso borobila da, gaur egun ilustrazioan dagoen potentzia eta kalitatearen isla ona duena.

Olaia Merino Erviti, Sarrigurengo bizilaguna (1993), diseinatzailea eta sortzailea da. Bere lanak branding eta identitatea, diseinua eta pasioa, publizitatea eta komunikazioak, soinua eta mugimendua biltzen ditu. Obrarekin batera doan curriculum laburrean bere pentsamendu sendoa aitortzen du: diseinu on bat ezin dela sortu pasiorik, konpromisorik eta, batez ere, brand askorik gabe. Leioan Arte Ederrak ikasi zituen eta diseinu grafikoa bere bidea zela erabaki zuen. Iruñeko Arte Eskolan hasi zen ikasten eta Urnietako Salesianoetan amaitu zuen, Argitalpen Inpresa eta Multimediako Diseinu eta Edizio Gradua eginez. Gaur egun, Zaragozan web diseinuko master bat ikasi ondoren, Iruñeko enpresa teknologiko batentzat lan egiten du eta nire aisialdian ilustratzaile karrera garatzen saiatzen da.

Iruzur salaketa

Aurtengo kartelaren lehiaketak gainera, bozken iruzurrarengatik ere gogoratua izango da. "Informatika zerbitzuak ez ohizko bozka batzuk atzeman zituen on-line bozketetan, ordu jakin batzuetan, kartel jakin batetara bideratuak" azaldu du Maria Gacia Barberena kultur zinegotziak, "Guztiak abizen bakarrarekin identifikatzen ziren eta alfabetikoki ordenatuta azaltzen ziren, oso susmagarria zen". Dtau horiei tiraka, Udaltzaingoa datu horien atzean zeuden herritarrekin kontaktuan jarri da eta hauek berretsi dute ez dutela lehiaketan parte hartu. Lehiaketako iruzurra eta datu pribatuen erabilera okerragatik ikerketak aurrera jarraitzen du. 606 bozka baliogabetu ditu epaimahaiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!