Nøgen taldearen kontzertu akustikoa gaur, Iruñean

Euskalerria Irratia 2022ko mai. 4a, 07:52

Taldeko kideak Euskalerria Irratiko estudio nagusian, artxiboko irudi batean.

Nøgen talde donostiarrak kontzertu akustikoa eskainiko du gaur, 20:00etan, Iruñeko Karmen karrikako Herriko Tabernan, Asteazken akustikoak  zikloaren barruan. 2020an aurkezturiko Under Alt diskoa ekrriko dute euskaldunon hiri buruzagira. Nøgen 2016an sortu zen, folk pop estiloa jorratzen du, eta ekoizpen oparokoa da; izan ere, 2017an lehen diskoa plazaratu zuen, Lys; 2018an bigarrena, Liv til doden; eta 2020an hirugarrena, Under alt. Arrakasta handia izan dute, besteak beste, Enarak eta Nora bezalako kantuekin.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!