Abeltzain edo nekazarientzako eta horien senide zuzenentzako diru laguntzak ditu martxan Nafarroako Gobernuak, sektore horietakoak ez diren bestelako proiektuak garatzeko. Bi milioi euro bideratuko ditu laguntzetara gobernuak.
Erakusketan, besteak beste, berriki zendutako Kristina Saralegi leitzarraren adibidea dago ikusgai. Saralegi taloak enpresa sortu zuen laguntzei esker, eta egun haren senarrak jarraituko du proiektuarekin. Erakusketa ostiralera arte izanen da zabalik, baina asteburuan mantentzea aztertzen ari dira.