Antton Telleria Gaztea irratiko kazetari eta umoregileak bakarrizketa eginen du gaur ilunabarrean, 20:00etan, Karmen karrikako Herriko Tabernan. Nekatutak izeneko ikuskizunean, Telleria zuzentasunaren mugak esploratzen saituko da (ikuskizunaren izenetik hasita). Barre eginarazteko helburu bakar eta sakratuarekin, “delikatuak” izan daitezkeen zenbait kolektibo aipatuko ditu.