2022aren hasieran, otsailaren batean, covid terrazak atzora arte mantentzea erabaki zuten. Erabaki hori udaleko Presidentetza Batzordean hartu zuten, aho batez, udal talde guztiek. Honako honetan, epea sanferminak arte luzatzea Navarra Sumako udal aginte taldeak bere kaxa hartu du erabakia, gainontzeko udal taldeei informaziorik eman edo iritzirik eskatu gabe. Ostalarien elkarteei joan den astean jakinarazi zien erabakia Javier Labairu Herritarren Segurtasunerako zinegotziak, betiere Diario de Noticias egunkariak gaur argitaratu duenez. Labairuren arabera, terraza guztiak aztertzen ari dira, bereziki horiek oinezkoengan duten eragina, eta jaima edo karpa itxurakoak kentzeko aginduko dute.