Hilaren 16an, aurreko larunbatean, Iruñerriko Kontseilu Sozialistak okupatutako Arrosadiko Gelbentzuko zinema hartzen zuen eraikina hustu dute Udaltzaingoak eta Espainiako Poliziak. Atzo eguerdian hustu zuten eraikina. Udaltzaingoaren arabera, jabeak salaketa bat erregistratu ondoren, sartzeko baimena eskatu zioten atzo epaitegiari. Une horretan, Udaltzaingoak, Polizia Nazionalarekin lankidetzan, pertsona talde bat eraikinera sartzea galarazi zuten. Eraikinean sartu zirenean ez zen inor geratzen barruan. Gazteek atzo arratsaldean salatu zutenez, ez dute agindu judizialaren berririk izan.
“Desalojoaren aurrean Zentro Sozialistak aurrera” lelopean elkarretaratzea antolatu dute, 19:00etan Gelbentzu kalean, hustutako eraikinaren parean.