Bastardixek Drum Groove Studion (Berriozar, Nafarroa) grabatu du Amestutako Lurraldea lana 2020an eta 2021ean, Josu Erbiti soinu teknikariaren gidaritzapean. Zenbait kolaborazio izan dituzte diskoan. Esate baterako, Saioa Venturak zenbait letra ditu eta Iñaki Ortiz de Villalbak Bakardadean kantuan abestu du.
“Bastardixen bigarren diskoak gure konstante musikalak erabiltzen jarraitzen dugu etengabe, horiek baitira taldearen bizi-konstante aldaezinak”, azaldu dute taldekideek. “Musika alaia da eta amestutako lur libre horretan oinak jartzeko eta alaitasunean bizitzeko bizi-itxaropen argia dago” gaineratu dute, “baina sistemaren eta gizartearen gabeziak eta hutsuneak kritikatzen ditugu etengabe”.
Bastardixek rock eta folk irlandarra ditu oinarri, ñabardura zelta bereizgarri horrekin, entzuleari proposamen askatzaile eta jostagarri bat helarazteko.