52 urteko langile bat hil da astearte arratsaldean Iruñeko Milagrosa auzoko obra batzuetan izandako lan-istripuan. Hildako langilea Portugalgo Teixeira (Bragança) herrikoa da, nafar batekin ezkonduta dago, bi alaba ditu eta Iruñean bizi zen. Auzoa birmoldatzeko lanez arduratzen ari den Mariezcurrena eraikuntza enpresarentzat lan egiten zuen.
Istripua 15:00etan gertatu da, obretan dagoen Arrosadia auzoko kale horretan, eta langilea berehala hil da, antza denez, orga jasotzaile baten besoak (zehazki, manipulatzaile teleskopiko batena) harrapatuta.
medikalizatutako anbulantzia bat mediku taldearekin eta Cordovillako suhiltzaileak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin beharginaren bizitza salbatzeko, eta udaltzainak arduratu dira ikerketaz.