Nafarroako Gobernuak aurreikusi du Iruñeko Etxabakoitz auzoan etxebizitza babestuaren kuota handitzea, bizitegi-garapen osoaren ia % 60raino eta merkataritza-eremu handiak eta hirugarren sektoreko azalera handiak (bulegoak) murriztuta. Gogoratu beharra dago Etxabakoitz auzunean egingo dituzten eraikuntza lana Udalez Gaindiko Eragina duen Plan Sektoriala (PSIS) dela eta otsailean hori aldatzeko akordioa erdietsi zutela erakundeek.
Foru Gobernuak, plangintza berrian, gutxienez 6.724 etxebizitza babestu aurreikusten ditu, hasieran aurreikusitakoak baino ia 1.800 gehiago. Horietatik, 3.125 babes ofizialekoak, eta beste 3.599 ezarritako prezioa dutenak. Gainera, beste 5.009 etxebizitza libre aurreikusi dituzte, hasieran aurreikusitako 4.065 etxebizitzen aldean. Faseka gauzatzea proposatu du exekutiboak, etxebizitza-eskari errealaren arabera, eta ez "hirigintza-garapen bakar batean", egungo egoeran "bideraezina" ikusten baitute.
Merkataritza-azalerari dagokionez, azalera hori 210.000 metro koadrotan murrizteko asmoa du Gobernuak, "hasierako SESBen azalera erabat neurrigabea baitzen, bai azalera handiko merkataritzarako, bai bulegoetarako". Murrizketa horrek ez luke eraginik izango tokiko merkataritzan. Horrela, 105.000 metro koadroko azalera komertziala mantentzen dute.
Abiadura Handiko Trenaren patzuergoari aurkeztu dio bere asmoa gaurkoan Nafarroako Gobernuak, eta gero herritarren parte-hartze prozesua irekitzeko asmoa duela iragarri.