Garazi San Martin sortzaileak Bihotz, bi hots, bi txotx nano antzerki lana aurkeztuko du gaur, hilak zazpi, 19:30ean, Karrikiri elkartean. Sarrera 3 euroan da salgai. Xabier Karrikako aretoan antzeztuko duen bakarrizketak autofikzioa lantzen du.
Garazi San Martin aktorea, sortzailea eta zuzendaria da. Arte eszenikoak eta interpretazioa ikasi zituen Nafarroako Antzerki Eskolan. Gero, keinu bidezko antzerkian berezitu zen, Jaques Lecoq-en pedagogiari jarraituz, Bartzelonako International Estudis Berty Tovias eskolan.
Clown munduan espezializatu da Marcelo Katzen eta Pepa Planaren eskutik, eta sorkuntza ikasi du Andrea Jimenezekin. Hainbat obratan hartu du parte, besteak beste, Voces y silencios, Sandra Lakuntzaren eta Marie-Gabrielle Rotieren eskutik; eta Julieta es ella, Maravillas en el País de las Miserias, Atikus antzerki talde nafarraren zuzendaritzapean. Egun inprobisazioa lantzen duen De Improviso taldeko kidea da, eta autofikziora hurbiltzen den bakarrizketa honekin arrakasta handia izaten ari da.