Atzo goizeko bederatzietan gerturatu ziren Foruzaingoa eta Iruñeko Udaltzaingoa Txantreako Uharte kalera. Nafarroako Gobernuarena da etxebizitza, eta teknikari zenbait ere izan ziren pisua zigilatzen. Txantreako Asanblada Okupako kide Asierrekin mintzatu da Euskalerria Irratia.
Hamar urte dira etxea hutsik zegoela, eta duela 14 urte sortutako Txantreako Asanblada Okupak hartzea erabaki zuen. Bertan bizi izan dira auzoko hainbat gazte azken urteetan. “Ez da lehenengo erasoa izan”, ekarri du gogora asanbladako kideak. Etxerik gabe geratu direnentzat irtenbideak bilatzen ari dira.
Etxebizitza eskubidearen aldeko mugimendua berpiztu izan du etxebizitza horrek, eta atzo ere bizilagunen babesa jaso zuten. Protesta zaratatsua egin zuten Uharte kalean, eltzeei eraginez.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!