Bi urteren ondoren karrikara itzuliko da Iruñean Kantuz

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 31a, 09:53

Larunbatean eginen dute lehenengo kantu saioa, eguerdian, Merkaderes plazan.

Bi urte iragan da azken aldiz elkartu zirenetik Iruñean Kantuz ekimeneko kideak. "Luzea izan da, baina aukerak agertzen hasi direneten, berriro ere egoera pandemikoak eragin digu zuhur jokatzea eta pixka bat gehiago itxarotea", aitortu dute ohar bidez. Jendea "kantu gose" dagoela iritzi diote, ordea, eta berriro karrikara ateratzeko erabakia hartu dute. 

Larunbatean eginen dute aurreneko aldiz, Korrika Iruñera heltzearekin batera, eguerdian, Merkaderes plazan. "Kanta sorta erraza prestatu dugu, eta bertan ikusiko dugu, eguraldia ere tarteko, nola moldatzen garen bi urte honen ondoren", azaldu dute.

Lehenengo saioan, osasun segurtasun neurriak mantentzeko eskatu dute, musukoa erabiltzeko eta jendearen artean tartea mantentzeko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!