Ia erabateko jarraipena du ISNN enpresako langileek abiatutako grebak. Martxoaren 16an hasi ziren protestan, ELA eta LAB sindikatuak. Orduz geroztik 52 langiledun enpresa honetan, soilik hiru joan dira lanera, hiruak zuzendaritza lanpostuetakoak. Lan baldintzak duintzeko eskatzen ari dira, Volkswagengo azpi kontratatutako enpresen artean soldatarik baxuena dute.
Enpresak konponbiderik aurkitzeko borondaterik ez duela salatu du LAB sindikatuko aholkularia den Ekaitz Estebanek. Mehatxuekin erantzun die protestei.
Langileek erabaki dute grebarekin jarraituko dutela, lan hitzarmen berri bat negoziatzera esertzen diren arte. Gaur ibilgailu karabana abaitu dute 08:30ean ISN taldeak Beriainen duen egoitzaren paretik. Iruñera Zaragoza etorbidetik sartu dira, eta 10:30ean bukatuko da protesta, Landabenen.