Euskarabideak Jaso Fundazioarekin duen hitzarmena luzatu du

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 30a, 12:19

Helburua "euskararen erabilera eta presentzia bizitza sozialeko esparruetan" bermatzea da.

Nafarroako Gobernuak Euskarabidearen bidez, hirugarren urtez luzatu du Jaso Fundazioarekin sinatutako hitzarmena, euskara "bizitza sozialeko esparruetan" ikustarazi eta bertako hizkuntzaren erabilera bermatzearren. 

15.000 euroko ekarpena eginen dio Foru agintaritzak Jasori, Sutan Musikala sortu eta horren harira eratutako jarduerak programatu eta sustatzearen eta hezkuntza programazioa osatzearen truke. Hitzarmena Ana Ollo kontseilariak eta Eduardo Martinezek, fundazioko presidenteak, sinatu dute. 

Ollok azaldu du "Nafarroako herritarrentzako euskarazko eskaintza kulturala handitzeko helburua Nafarroa Suspertu 2020-2023 Planaren barruan" sartzen dela. Honekin batera azpimarratu du azken ikasturteetan Jaso Ikastolak sustatutako musikala "proposamen berritzailea" dela eta "STEAM lan-metodologian" oinarritzen dela. Honekin batera aurten hautatutako gaia "gaurkotasun handikoa" dela gogorarazi du. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!