Egungo hezkuntza sistema alda dadila eskatzeko kalera aterako da Ikama gazte antolakundea. Ikastetxeetan bizi den egoera prekarioa salatu nahi dute: ratio handiak, ikasketa prozesua duintasunez garatzeko baliabide eskasia, hezkuntzaren pribatizazioa eta segregazioa. Ikamako kide Aimar Jusuerekin mintzatu da Euskalerria Irratia.
Pandemiak agerian utzi ditu sistemaren gabeziak, Jusueren iritziz. Ikastetxeetan indar polizialen presentzia handiegia dela azaldu du: “Kontrolerako mekanismoen areagotzea ematen ari da, eta ikasleen antolakuntzaren kriminalizazioa”.
Egoera pandemikoak ikasleen buruko osasunean ere izan du eraginik: “Elkar zaintzeko eta sozializatzeko espazio zein bitartekoak gutxitu dira, eta hezkuntza ibilbidean zehar presioa eta beldurra eragin ditu”. Azterketetan oinarritutako ereduek horri kalte egiten diola salatu du.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!