Hirurehun kamioi baino gehiagok zeharkatu dituzte hiriko kaleak, bozinari eraginez. Azken asteotako gasolioaren igoerarekin kexu dira, haien bezeroek ez dituztelako tarifak igoera horretara moldatzen. Jon Altuna, Hiru sindikatuko kideak azaldu du sektorea egoera "kritikoan" dagoela gasolioaren prezioaren igoeraren ondorioz.
Errrgaiaren prezioarekin kexu Iruñea erdira ekarri dute protesta gidari eta kamioilariek @hirusindikatua k deituriko protestan
— Haritz Pascual Garjon (@haritzpg) March 15, 2022
13.30ean @fm983irratia n pic.twitter.com/jhyjK38QB7
Egoera "jasangaitza" da Hiru Euskal Herriko Garraiolari Autonomoen Sindikatuan biltzen diren garraiolari gehienentzat. Asteburuan erabaki zuten lanuzterekin bat egitea, gehiengoz. Orain sindikatutik bezeroekin hizketan ari dira tarifen inguruan.
"Administrazioaren utzikeria" kritikatu dute, eta adierazi dute "sektore honek erregulazio bat" behar duela. Nafarroako Gobernuari esku hartzeko eskatu diote.