Espetxeratzea saihesteko akordioa sinatu dute Arrotxapeko gazteek

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 15a, 11:15

  • Gaur zen hastekoa Arrotxapeko gaztetxea hustu zuten egunean atxilotutako sei gazteen aurkako epaiketa. Hiru urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra eskatzen zuten haien aurka, lesioak eta atentatua egotzita.
  • Ohikoan ez bezala, foruzaingoak protesta eremua mugatu die babesa agertzera joan direnei eta gazte bat identifikatu dute.

 

Gaitz txikiago bat onartu behar izan dute, handiago bat saihesteko. Sentsazio horrekin atera dira Nafarroako justizia jauregitik Arrotxapeko gaztetxearen hustutzean atxilotutako sei gazteak. Prozesu judiziala hasieratik baldintzatuta zegoela salatu dute, eta autogestioa eta okupazioa kriminalizatu nahi izan dutela. "Nork eginen du horien alde horrelako mehatxuekin?".

Espetxean sartzeko arriskua izan dute gazteek. Hiru urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra eskatu dute haietako bostentzako eta bi urtekoa, seigarrenarentzat. Azkenean akordioa lortu dute eta murriztu egin dituzue zigorrak. Norbanaka negoziatu dituzte. Bederatzi hilabeteko zigorrak eta isunak jasotzen ditu akordioak.

Txalo artean sartu eta atera dira sei gazteak auzitegitik. Hamarnaka herritar bildu dira atarian, gazteei babesa agertzeko. Ohikoan ez bezala, foruzaingoak protesta eremua mugatu die, eta kazetariei azalpenak ematera gunetik atera den gazte bat identifikatu dute.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!