Arturo Campion euskaltegiak 50 urte bete ditu. Hori ospatzeko egitarau oparoa prestatu dute datozen asteotarako. Horren kontura, Euskaltegian bertan izan gara gu gaur Metropoli Forala egiten eta euskaltegiko sortzaile, ikasle, irakasle eta arduradunekin bat egin dugu. Xabi Martinez de Lezea euskaltegiko arduradunak azaldu digunez, hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
Patxi Zabaletak, euskaltegiko sortzaileetako batek, azaldu digu nola eta non sortu zen euskaltegia.
Sagrario Aleman zuzendari historikoari ohiari euskaltegiaren garai bateko egoera eta egungoa aztertzeko eskatu diogu.
Ikasleekin ere egoteko parada izan dugu, tartean Leire Ruiz aktorearekin izan gara.
Nekane Otamendi irakaslearekin ere solastu gara. Euskaltegien egoera prekarioaz mintzatu zaigu.
Gogoratu Arturo Campion euskaltegiak 50 urte bete dituela eta horren kontura egitarau oparoa prestatu dutela. Eta datorren larunbatean hasiko dira txupinazoa egiten. 12 terdietatik aurrera izango da, euskaltegian bertan.