Pleguak ez betetzearen inguruko polemika onartu zuten 82.000 €-ko partida baten ondorioz sortu zen. Partida hori ikastetxeetako kristalak eta lurzoruak garbitzera bideratuta zegoen, eta enpresek baldintza-agirietan behartuta zeuden hori egitera baina urteak zeramatzaten egin gabe. Horren ondorioz, LAB sindikatuak salaketa jarri zuen kontratazio organoaren aurrean; ondoren, Iruñeko Udalaren oposizioak salatu zuen kasua Batzordean.
Hala, gaur, LABek eta langileek salatu dute “lotsagarria dela Udalak enpresa horiei halako bi ordaintzea, langileak lanaldi murriztuekin mantentzen dituen bitartean”. Elkarretaratzeko parte-hartzaileek billeteak bota dituzte, teknikariek eta Gobernu taldeak atzeman ez duten iruzurra irudikatzeko.
Azkenik eskatu dute, zerbitzuak publifikatzen ez diren bitartean, aurreko legegitzaldian iruzurrari aurre egiteko abian jarritako azpi-kontratazioaren jarraipena egiteko foroa sindikatuei berriro irekitzea