Beethovenek bederatzi sinfonia osatu zituen, nahiz baden hil zenean hamargarrena abian zuela esaten duenik ere. Bederatzikoa edo bederatzi puntukoa bertso neurri bat da, Beethovenen garaitik gaur arte iritsi dena. Pernando Amezketarrak, esaterako, erabiltzen zuen, eta Beethovenen garaikidea zen. Azken Euskal Herriko Txapelketa Nagusietan, buruz burukoaren erremate gisara, klimax unean, bederatziko bana bota behar izaten dute bertsolariek. Beethovenen obra eta bizitzari errepasoa ematearekin batera, bertsogintzan hain berezi izan den neurri horretan sortutako bertso gogoangarrien errepasoa eginen dute Egañal eta Lizasok. Aukera izanen da, hartara, kultur-molde eta garai askotarikoen interpretazio propioa egiteko.