Sanduzelaiko Sare Sozialak eta Erdigune prozesu partehartzaileko kideek Gridillas orubean adinekoentzat egokituta dauden etxebizitzak eraikitzeko eskatu diete Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari. "Etxebizitza horien etxabeak auzoarentzako erabilera sozialerako" erabili beharko liratekeela uste dute, eta egungo etxebizitzak birgaitzeko plan bat behar duela auzoak.
Arbaizak azaldu duenez, auzoaren beharrak kontuan hartzen dituen proiektua. Adineko pertsona asko bizi dira auzoan, mendekotasuna dutenak asko dira eta alokairuen kostu handiaren ondorioz, asko dira pilatuta bizi direnak pisu txikietan eta emantzipazioa zail duten gazteak.
Bilera sorta bat egin dute Etxebizitza Sailarekin eta Nasuvinsarekin, baita Iruñeko Udaleko taldeekin ere, eta "talde guztiek harrera ona" egin diote proposamenari. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuari eta Udalari eskatu diete ez dezaten pilota batzuen eta besteen artean pasa.