AHTaren inguruko bozgorailua Plazara gunean ezarriko du, larunbatean, AHT Gelditu mugimenduak. AL-TAV-OZ jardunaldiak antolatu dituzte, AHTaren errealitateari erreparatzeko.
AHTa ia amaituta dagoela zabaltzen den arren, AHT Gelditu mugimenduak ohartarazi du inbertsioaren %96a falta dela Nafarroako korridorea amaitzeko. Horrek egoera iraultzeko aukerak biderkatzen dituela sinetsita daude, eta hori bultzatzera bidaeratuko dituzte hitzaldiak. "Zaragoza eta Euskal Y-aren arteko lanak duela 11 urte abiatu arren 30 kilometroko azpiegitura besterik ez dagoela eraikita, tarte horretan ere gainegitura falta dela, eta Zaragoza-Castejon eta Iruñea-Euskal Y tarteei dagokienez administrazio-prozesuak oso atariko faseetan daude", azaldu du Julio Villanueva kideak Euskalerria Irratian.
2030a aurretik Gasteiz eta Iruñea arteko AHTren tartea eraikitzeko aurreikuspenik ez dagoenez, halakorik ez eraikitzea proposatu du Europar Batzordeak. Abiadura handiko trenbidearen ordez egungo azpiegiturak erabiltzen jarraitzea gomendatu du. Gomendioak mugimenduaren aldarrikapenak berresten dituela uste du Villanuevak, eta itxaropentsu direla ziurtatu du.
Larunbat honetan AL-TAV-OZ jardunaldiak
— AHT Gelditu! (@ahtgelditu) February 15, 2022
Egun osoko egitaraua eta 19:00etan kalejira Alde Zaharretik
Animatu eta parte hartu
Denak Plazara! pic.twitter.com/5RJNaEUuJW