Iruñeko Udalak Yamaguchi plazaren pareko Errioxa kaleko zatia berrireki du. Azken bi hilabeteetan, errepidea altxatu, bide-segurtasuna handitu eta oinezkoentzako eremua indartzeko lanak egin dituzte. Modu honetan plaza eta parkearen arteko "lotura indartu" nahi du Udalak.
Barañaingo etorbideko biribilgunetik plazaren erdiraino, asfaltozko aglomeratuzko diseinua mantendu dute eta, tarte horretan, galtzadaren zabalera murriztu egin du Udalak bi noranzkoetan, trafikoaren abiadura baretzeko. Plazara iristean, oinezkoentzako harrizko galtzadazko pasabide bat sortu dute. Lan horiek direla eta, zamalanetarako eremuak, aparkalekuak eta edukiontzien kokapena berrantolatu behar izan dituzte ezinbestean.
Lanek 199.712,80 euroko kostua izan dute eta Udalak hiriko bide-azpiegituraren segurtasun pasiboa hobetzeko "plangintzaren barruan" kokatu du, zehaztuta horrelako ekimenek "oinezkoentzako espazioen arteko konektibitatea erraztu eta sustatzeko" helburua dutela.