HE Gurasoak plataformak euskarazko murgiltze eredua “bizikidetza eredu bakarra” dela aldarrikatu du pardelkada bat eginez. Aurreko astean Iruñeko Udalak heldu den ikasturterako haur-eskoletako eskaintza iragarrita eta bertan plaza kopuruari dagokionez euskarazko eskaintza %7 jaitsiko duela jakinarazi ondoren, kalera atera dira gurasoak “mespretxua” salatu eta Nafarroako Parlamentuko alderdiei zein Gobernuari eskatzeko hori onar ez dezaten.
Kritikatu egin dute Foru agintaritzaren iritziz euskarazko murgiltze eredua segregatzailea izatea, eta euskara eskubide gisa aldarrikatuta, euskarazko hezkuntza bermatzea eskatu dute.
0-3 zikloan Iruñeko Udalak aurreko astean iragarritako eskaintzak Hezkuntza departamentuaren oniritzia behar du, eta Lezkairu eta Mendebaldeako haur eskola berrietan euskarazko lerroa eskatu dute gurasoek.