Marc Crehuet katalandarraren antzerki testua da El Rey Tuerto, obra garaikidea umore beltzez betetakoa. Zer gertatuko litzateke istiluen kontrako polizia bat haren indarkeriaren biktima batekin topatuko balitz beste testuinguru batean, manifestazioaren kaosetik urrun, lagunen arteko afari batean, esate baterako? Galdera horri erantzuna ematen dio obrak.
Pertsonaia estereotipatuekin hasi, baina geruzaz geruza bakoitzaren mamuak agertuko ditu obrak: polizia, biktima begibakarra, politikari ustela, manifestari feminista... Txori García Uriz, Iratxe García Uriz, Leire Ruiz, Oier Zuñiga eta Ion Barbarin aktoreak izanen dira horien atzean.
Ostiralean eskainiko dute lehen aldiz obra, ia dagoeneko beteta dagoen Gaiarre antzokian.
Bitartean, euskarazko bertsioa prestatzen ari dira. Kepa Errasti ari da testua euskara ekartzen, eta momentuz, euskaraz aurrenekoz Beran eskainiko dute, urrian.