Ekainaren 30era arteko aldi baterako lan-erregulazio txostena aurkeztuko du VW-ek

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 24a, 12:56

Landabengo fabrikan bi egunetan baino ez dute lan egingo aste honetan

Nafarroako VW-ek ekainaren 30era arteko aldi baterako lan-erregulazioa planteatu du, arrazoi teknikoak, antolakuntzakoak eta ekoizpenekoak direla eta. Hori da Landabengo lantegiko zuzendaritzak enpresa batzordeari helarazi dion asmoa.

Sindikatuek jakinarazi dutenez enpresak justifikatu dituen arrazoiak erdieroale eta beste pieza batzuen faltarekin eta koronabirusari lotutako beharginen bajekin lotuta daude.

Zuzendaritzak iragarri du aldi baterako lan-erregulazioa gauzatzeko txostena urtarrilaren 26an  UGT, CCOO, ELA, LAB, CGT eta CCP-rekin egingo duen bileran entregatuko duela.

Aste honetan, bi lan egun

Aldi baterako lan-erregulazioa "lehiakortasuneko eta industria-lanaldiko egunak kontsumitu ondoren" hasiko da aplikatzen, azaldu dute.

Landabengo faktoriak aste honetako astearte eta asteazkenean bakarrik fabrikatuko ditu ibilgailuak, pieza eskasia dela eta. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!