Antigenoen testean positibo eman duten presoek ziegetan jarraitzen dute, gainerako presoekin kontakturik izan gabe. Era berean, kutsatzeak geldiarazteko prebentzio-neurri gisa, eten egin dira covid agerraldia aurkitu den moduluarekiko komunikazioak. Gainera, Nafarroako espetxeko zuzendaritzak zentro osotik kanpoko langileen, elkarteen, irakasleen eta abarren sarrerak eten ditu.
Covid-ik gabeko beste modulu bat gaitu da zentroaren funtzionamendurako funtsezko zereginak (sukaldea, garbitegia, ekonomatoa...) egiten dituzten barneratuak hartzeko, bai eta sarreren moduluan berrogeialdia amaitzen dutenentzat ere.
Joan den abenduaren 9an vis a vis (presoei bisita pertsonalak egitea) geldiarazi zuen eta urtarrilaren 5ean presoen baimenak bertan behera uztea agindu zuen.