Asteazken honetan Maite Aizpurua Nafarroako Antzerki Eskolako oholtzara igoko da ‘Erresistentzia Arazo Fisikoa Da’ antzezlan performatiboa aurkezteko. Bertan errealitatea eta egia zalantzan jarriko ditu “egia entrenatzen den gezurra besterik ez da” baieztapenetik abiatuta.
Aizpurua bera da sortzaile eta antzezlea eta lana eraikitzeko bidelagun izan ditu Matxalen de Pedro, Miriam Ubanet eta Asier Errenteria, sormenean, argazkilaritzan eta musikan hurrenez hurren. Antzezlan honek korrika egiteko, ordea, gorputzaren memoriaren txokoetan gelditzera gonbidatzen du ikuslea eta gogoeta eginarazten die ezgaitasunari buruz gizarteak eta norbanakoek duten ikuspuntuaz.
Esan bezala asteazken honetan ikusi ahal izango da ‘Erresistentzia Arazo Fisikoa Da’ antzezlan performatiboa, arratsaldeko 19.00etatik aurrera Nafarroako Antzerki Eskolan.